KOLAPSOA. Jon Ander Urresti
Antzerkia
Ekainak 5
20:15
Zelai Arizti aretoa

Ekainak 5, ostirala: 20:15
Fitxa artistikoa
Fitxa artistikoa
KOLAPSOA
Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.
Despistatuz gero, bi buruko koilara bat salduko dizute, horrela azkarrago bazkalduko duzula
esatearekin batera. Edo ohe birakari bat, zure estresa gauero zentrifugatuko duena. Edozer.
Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Hauen kanpaina baten ondotik, Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen jendea.
Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.


