IZURDE MUTIKOA

Urriak 8 eta 9: 17:00
Fitxa artistikoa
IZURDE MUTIKOA
Jatorrizko izenburua: Dolphin Boy
Generoa: animazioa, abenturak, marrazki bizidunak, haurrentzako filma
Kalifikazioa: publiko guztientzat egokia
Zuzendaria: Mohammad Kheyrandish
Iraupena: 90 minutu
Herrialdea: Errusia
Musika: Behzad Abdi
Sinopsia:
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!