GIPUZKOAN GAZTE TOUR

Urriak 21, 19:00
Fitxa artistikoa
GIPUZKOAN GAZTE TOUR
Dlaheyzz
Dlaheyzz Gipuzkoako konpositore-abeslari bat da, Urola ingurukoa (Zumarraga). Rapero bezala lehen urratsak bere herriko lagunekin eman zituen(2016-2017), GheGo Skilzz izeneko talde bat sortuta. ‹Ando con los Walton› edo ‹247 acNvo bezelako abestiak ateratzen joan zen Walton eta Thejossekin batera. (2018 – 2019) Gaur egun, biko talde bateko kidea da, OG GS bere lagun ekoizlearekin batera. Abesti interesgarriak osatzen ditu, adibidez ‹Omega Usaindrill Basty Iniverto›.
Hofe X 4.40
OFE & 4:40 Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech ekoizleek (4:40) osatzen duten proiektuaren izena da. Hiru gazte horien arteko musika-batasuna nahiko berria bada ere, hirukoteak bost urte baino gehiago daramatza oihartzuna sortzen Iruñean barrena. Aurretik, beste musika-proiektu batzuetan aritu ziren, haien aurreko Nibbass taldearekin batera. Horrekin, ospe handia lortu zuten Euskadiko eta Nafarroako underground eszenan.
Etxepe
Gipuzkoako lau kidek osatzen dute Etxepe: Eli Maidagan, Markel Mendizabal eta Oihan. Uribarren abeslari dela eta Andoni Uriarte ekoizle, 2022aren hasieratik sare sozialetara abestiak igotzen dituzte single moduan, eta lehenengo kontzertuak udan hasi ziren. Hainbat estilotan lan egiten dute: trap-a da oinarria, baina rockaren edo euskal musikaren eragina ere nabari da.
Dj Set Sara Goxua
Sara Goxua 16 urterekin hasi zen musika jasotzen drive-ko word batean, eta 19 urterekin mix bat egitera animatu zen bere Soundcloud - TOUCHÉ kanalerako. 2019an bertan, lehen boloa lortu zuen, eta DJ gisa hasi zen, CAVAS gisa hiriko erreferentziazko klubetan. Musika ezberdinen arteko loturak egiten ditu: Afrikako ondorengoen musika, latinoa, dantzako musika elektronikoa eta new wave. Horrekin saio dibertigarriak lortzen ditu, femeninoak eta indar handikoak, gelditu gabe dantzatzera bultzatzen zaituztenak.