ZULO BELTZA

Antzerkia
Abenduak 1 18:30
Zelai Arizti erakusketa aretoa
kartela

Osasun mentalaren eta nahi gabeko bakardadearen inguruko ikuskizun hunkigarria.
Zulo Beltza antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen proposamen artistikoa da.
Zulo beltzen metaforatik abiatuta, askotan isilean bizi ditugun emozio eta bizipenetara hurbiltzeko gonbidapena egiten digu.

Baina ikuskizuna ez da oholtza gainean amaitzen.
Emanaldiaren ondoren, ikusleekin elkarrizketarako gune bat zabalduko dugu, elkar entzuteko, hausnartzeko eta osasun mentalaren zein nahi gabeko bakardadearen inguruan hitz egiteko.

 Proposamen bereziki interesgarria kulturaren, gizarte-zerbitzuen, osasunaren, hezkuntzaren eta komunitate-lanaren 
esparruetan dagoenarentzat.

Fitxa artistikoa

Fitxa artistikoa

ZULO BELTZA

16 urtetik gorakoentzat
Antzerkitik elkarrizketara. Ikusletik parte-hartzera.
Euskaraz