CARICATURE RESOLUTIONS 25: THE SERIES

Foru Aldundiko Kultura Sailak ‘Caricature Resolution 25: The Series’ erakusketa ibiltaria zabalduko du Zumarragan, Crossover jaialdiaren baitan.
Erakusketan telesail ezagunetan inspiratutako pertsonaien ilustrazioak egin dituzten artista talde baten lanak ikus daitezke, hala nola ‘Stranger Things’, ‘The Boys’, ‘The Walking Dead’ eta ‘Fallout’.
Erakusketa honek Mikel Antero, Dei Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Josu Maroto eta Lindsey Olivares-ek osatutako taldearen lanak biltzen ditu
Fitxa artistikoa
SOLASALDIA
Erakusketatik harago, Crossover jaialdiaren programaren barruan bestelako jarduera osagarriak antolatu dira,
Mariola Cubells eta María Guerra kazetariekin. Haiek izango dira Gipuzkoako hainbat herritan egingo diren solasaldien protagonistak.
Urriaren 17an Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean egingo da