MOMIAK

Zinema
Martxoak 4 eta 5 17:00
Zelai Arizti aretoa
Kartela

Martxoak 4 eta 5: 17:00

Fitxa artistikoa

Fitxa artistikoa

MOMIAK

Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Inork ez du ezkontza nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Nefer ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du; honi zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egiten du eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da berreskuratzeko. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea.