Ezagutu Zumarraga. Ondarearen Europako jardunaldiak

Beste batzuk
Urriak 7, 14, 21 11:30
Irteera: Azoka
Kartela

Bisita komentatuta

Zumarraga, hura ezagutzera eta bizitzera gonbidatzen zaituen bide bat. Zumarraga Bide Bizia.

3 ibilbide proposatzen dizkizugu, ikusten ez diren lekuak, historiak eta istorioak ezagutu ditzazun, Zumarragako ezinbesteko lekuak bisitatzen dituzun bitartean.

Urriak 7, Hiri Ibilbidea: Zumarragako Hiri Ibilbideak herriko kaleetan zehar ibiltzera eta Azokako postuen artean paseatzera, kaleez gozatzera eta herriko historia ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Urriak 14, Ibilbide Industriala: bilbide honen bidez, Zumarragako arestiko une, historia eta istorioak hurbilagotik ezagutu eta ulertuko dituzu. XX. mendean Urola Garaian izandako industrializazio-prozesu biziari lotuta daude, eta lekuaren izaera, bizitza eta fisionomia ezaugarritu dituzte.

Urriak 21, Natura Ibilbidea: Inguratzen gaituen naturak izaera, nortasuna, baliabideak, elikagaiak eta ibilbideak eskaintzen ditu. Deskonektatzeko modu egokiak dira ibilbide horiek. Bakarrik, lagunekin edo familian egiteko ibilbideak.

Fitxa artistikoa

Fitxa artistikoa

Izen-ematea

943 729154
egomez@zumarraga.eus