ELBIRA

Martxoak 14, asteartea, 19:30.
Dokumentala.
Hizkuntza: euskara
Fitxa artistikoa
ELBIRA
Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da Elbira, hainbat adituren eta haren gertuko kideen eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakondu duen dokumental fikzionatua. XX. mendean Gipuzkoak eta Euskadik izandako erreferente eta ikur handienetakoa da Elbira Zipitria eta haren oroimena finkatzeko leiho berri bat ireki nahi izan dugu.
Francoren diktadurapean, euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuen Zipitriak. Bere etxe eskolako jardunean Europako abangoardian ziren pedagogiak baliatuz eta andereño berriei erakutsiz, euskarazko irakaskuntzari bidea ireki zion eta ikastolen mugimenduaren hazia erein zuen.