WINONA ETA GRACE

Antzerkia
Irailak 2, 2022 20:15
Zelai Arizti aretoa
Winona eta Grace

Bi aktore gazte zuzendari famatu baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.

"Winona & Grace" antzezlanak aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak,

"Izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.

Interpreteak: Ainhoa  Artetxe eta Grace Doniz

Fitxa artistikoa

Fitxa artistikoa

Winona eta Grace

KHEA ZIATER

Winona eta Grace

ANTZEZLEAK: AINHOA ARTETXE, GRACIELA DONIZ
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK:   AZEGIÑE URIGOITIA
SOINUA:   IBON AGUIRRE
ARGIAK:  OIER ITUARTE
PROIEKZIO TEKNIKARIA: JAVI ANDRAKA
ARGAZKIAK:  SON AOUJIL
BIDEOAK:  JESUS PUEYO
TESTUAK: AINHO ARTETXE, GRACIELA DONIZ,ALEX GEREDIAGA
ITZULPENA: MARIA URCELAY
AKTOREEN COACH-A: ARIADNE SERRANO
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: ARRATE ETXEBERRIA
EKOIZPENA ETA BANAKETA:  KHEA ZIATER
ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA:  ALEX GEREDIAGA