Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

KURSAAL ESKURA. GISELLE

 Maiatza 29, igandea (Kursaal Auditorioa, 19:00)
Compañía Nacional de Danza
"Giselle"

Joaquín de Luz, koreografia
Adolphe-Charles Adam, musika

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak.  


Sarrerak
: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €


Prozedura
:

- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
www.kursaal.eus

-  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Antzuola: 943 766246 /
kultura@antzuola.eus
Urretxu: 943 038088 /
kultura.ur@urretxu.eus
Zumarraga: 943 723510 /
kulturetxea@zumarraga.net
Legazpi: 943 737202 /
kultura@legazpi.eus


- Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia:

Antzuola: Autobus geltokitik (Sagasti Kalea) (17:00)

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:15)
Zumarraga: Correoseko autobus-geltokitik (17:30)


- Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea

ezinbestekoa izango da (Antzuola: 943 766246 / Urretxu: 943 038088 / Zumarraga: 943 723510 / Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).


- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 23an amaituko da.

- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)




 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz