Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

Arte eszenikoak 2022

 HELDUEN ETA HAURREN ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA 2022

Zumarraga eta Urretxuko Udalek elkarlanean helduentzako eta haurrentzako  2022 urterako ikuskuzin eszenikoen programazioaren berri eman dute. Emanaldiak aukeratzerakoan, euskarazko eta gaztelaniazko obra kopuruaren proportzionaltasuna eta ikusleen interesak kontuan hartu dira. 

Helduen programazioari dagokionez bederatzi ikuskizun (zortzi antzerki eta bat dantza-musika) aukeratu dira, otsailetik abendura bitartean, uztaila eta abuztua izan ezik.
Saioak hileko lehen ostiralean izango dira, 20:15etan Zelai Arizti Aretoan.

Sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta 9 ikuskizuneko bonoa erosi ahal izango da 70 euroren truke, baita euskarazko emanaldien bonoa ere 35 euroren truke. Gainera, Gazte Txartela dutenek 7 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
"Gazte ordua" ere ezartzen da, eta 30 urtetik beherakoei aukera ematen zaie azken ordu erdian sarrera eskuratzeko, 5 euroren truke.
 

Sarrerak zenbakituak izango dira eta aurrez erosi ahal izango dira Zelai Arizti aretoko leihatilan, makinan eta online.
          

Bonuak urtarrilean erosi ahal izango dira kultur etxean:
- 10, astelehena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021eko bonoa mantendu eutsi nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonoa aurkeztea.

- 12, asteazkena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021ean bonoa izanda aldatu nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 202eko bonoa aurkeztea.

- 15, larunbata: 10:30 – 13:00
* Aurten bonoa lehen aldiz erosi nahi dutenentzat eta euskarazko emanaldietarako bonoa erosi nahi dutenentzat.

 

Haurren programazioari dagokionez guztira zazpi ikuskizun programatuko dira, sei Labeaga aretoan eta bat Ederrena pilotalekuan (Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoena).

Labeagako emanaldiak igandetan izango dira atsaldeko 17:00etan. Sarrerak     5 euroko kostua izango du. Salgai egongo dira Labeaga aretoko takilan.

Ederrena pilotalekukoak 7 euroko kostua izango du eta sarrerak aldez aurretik ere egongo dira salgai (bono salmenta egun berdinetan)

Zazpi ikuskizunerako bonoa ere erosi ahal izango da bi modalitate hauetan:
-    haurra + laguntzailea: 30 €

-    haurra: 20 €


Bonoak urtarrilaren 13tik aurrera izango dira  salgai:

-        Urtarrilaren 13tik 21era Aizpurunea kultur etxean:

o   urtarrilak 13, 14, 17, 18, 19 20 eta 21, 11:00 – 13:00 / 17:00 – 19:00

o   urtarrilak 15, 11:00 – 13:00

-        Urtarrilaren 22 eta 23an Ederrenako leihatilan:

o   urtarrilak 22, 11:30-13:30

o   urtarrilak 23, 12:30 / 13:30 eta 15:30-17:30

-        Otsailaren 13an eta martxoaren 20an Labeaga aretoan emanaldi egunetan

 

Erantsitako fitxategiak:


 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz