Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

ikuskizun eszenikoak

ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA ZUMARRAGA -URRETXU 2021

Zumarraga eta Urretxuko udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute.

Bi Udalek kulturaren aldeko apustua egin zuten pandemia hasi zenean, eta erabaki horri eutsiko diote 2021ean ere- Hala, martxoak hasiko den denboraldi honetarako 9 ikuskizun programatuko dira helduentzat eta 7 haurrentzat, unean-unean ezarritako osasun-neurriak beteko direla bermatuta.

Halaber, pandemiaren bilakaeraren arabera, programazioak data-aldaketak izan ditzake.

 HELDUEN PROGRAMAZIOA

Bederatzi ikuskizun programatu dira (zortzi antzezlan eta musika emanaldi bat), martxotik abendura bitartean, uztaila eta abuztua izan ezik.
Saioak hileko lehen ostiralean izango dira, 19:00etan Zelai Arizti Aretoan.

Saio bateko sarrerak 10 euroko kostua izango du eta gazte-txartela dutenentzat aldiz, 7 euro. Hirugarren aukera bat ere badago: 30urtetik beherakoek, emanaldia hasi baina orduerdi lehenago sarrera 5eurotan erosi ahal izango dute, “gazte ordua” formularekin.

 Gainera,  bonuak erosteko aukera ere izango da: bederatzi ikuskizuneko bonua (70euro) edo euskarazko emanaldien bonua (35 euro).
Bai sarrerak eta bai bonuak zenbakituak izango dira.  Lehenengoak aurrez erosi ahal izango dira Zelai Arizti Aretoko leihatilan edo online. Bigarrenak eskuratzeko aldiz ondorengo egun eta orduak ezarri dira (pilaketak ekidite aldera) eta Zelai Arizti kultur etxean izango dira eskuragarri:

·         Bonua mantendu nahi dutenentzat: Otsailak  17, asteazkena: 10:00 – 13:30/15:00 – 18:30 (ezinbestekoa da 2020ko bonua aurkeztea)

·         Bonua aldatu nahi dutenentzat: Otsailak 19, ostirala: 10:00 – 13:30/15:00 – 18:30 (ezinbestekoa da 2020ko bonua aurkeztea)

·         Bonua lehen aldiz erosi nahi dutenentzat eta euskarazko bonua erosi nahi dutenentzat: Otsailak 20, larunbata 10:30 – 13:00

 

. FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONAXake produk. (eus): 21/03/05

. FABIOLO CONECTION, Solo Fabiolo: 21/04/09

. EZ DOK ERO, Tartean teatroa (eus): 21/05/07

. ESPACIO DSIPONIBLE, Perigallo teatro: 21/06/04

. IKER PIRIS & HIS DU (musika): 21/06/25

. KONPROMISOA, Txalo produkzioak (eus): 21/09/03

. EL INSTITUTO T, Lakanosa teatro 21/10/01

. NOLA HELDU GARA HONETARA? Erre produkzioak (eus): 21/11/05

. AVE OSOS, El mono habitado: 21/12/03

 

 

HAUR PROGRAMAZIOA

Guztira zazpi ikuskizun programatuko dira, sei Labeaga aretoan eta bat Ederrena pilotalekuan (Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoena).

Labeagako emanaldiak igandetan izango dira atsaldeko 17:00etan. Sarrerak     5 euroko kostua izango du. Salgai egongo dira egunean bertan Labeaga aretoko takilan eta aurrez Urretxuko kultur etxean.

Ederrena pilotalekukoak 7 euroko kostua izango du eta sarrerak aldez aurretik ere egongo dira salgai.

. SAFARILa Baldufa: 21/03/14

. FRANKENSTEIN, Didau antzerki faktoria: 21/04/18

. LA MÁQUINA Y YO, Circo Dabitxi: 21/05/09

. POTX ETA LOTX: 21/10/17

. HANSEL ETA GRETEL, Borobil: 21/11/14

. TXAN MAGOA: 21/12/05

-       PIRRITX ETA PORROTX 2022ko urtarrilean

 

 

Aurten haur antzerkian ez da bonorik eskainiko 2020 urtean zehar COVID-19ak sortutako gorabeherengatik zailtasun handiak sortu direlako eskaini zen programazioa emateko. Zailtasun honen adibide garbiena oraindik orain atzeratu beharra izan dugun “Amaren intxaurrak” Pirritx eta Porrotxen emanaldia dugu, izan ere urtarrilaren 24an egitekoa zena maiatzaren 29an egingo dugu. Bide batez, 2020ko bonodunei gogoratu egin nahi diegu iazko bonoak balioko diela maiatzeko emanaldirako eta sarrera erosita dutenei ere gorde dezatela.

 

Erantsitako fitxategiak:


 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz