Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

Haurrentzako programazioa

Covid-19 pandemiak sortu duen egoera dela eta, haurrentzako programazioa geldiarazita egon da baina Zumarragako eta Urretxuko udalek berriro martxan jartzea erabaki dute ikuskizunak  eta antzerkia berreskuratuz, segurtasun protokolo guztiak betez.

2020 urte honetarako egitarau bereziki aberatsa antolatuta genuen, ekintza mota askorekin: antzerkia, tailerrak, aisialdiko eta oporretako ekintzak… eta gehienak familia plana modura, haurrek eta familiek elkarrekin disfruta zezaten.

Nahiz eta momentu honetan ezin dugun egitaraua bere osotasunean garatu, berreskuratu egin ditugu ikuskizun batzuk. Hona hemen hemendik urte bukaerarteko programazioa:

  • Urriak 18: "TRAKAMATRAKA",  instrumentu erreziklatuen kontzertua
  • Azaroak 22: K-BARET ANTZERKI MUSIKALA, Biboterik gabea antzerki kultur elkartea.
  • Abenduak 6: "HAUSLE", Txan magoa.

Emanaldi guztiak Labeaga aretoan izango dira, 17:00etan eta 5 euroko sarrerakin.

Bonodunak zuzenean joan daitezke eta takilan informatuko zaie bonoaren funtzionamenduaz. 

Trakamatraka
kbaret
Txan
 


 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz