Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

Santa isabel jaiak bertan behera

Aurtengo Santa Isabel jaietan bakarrik EZPATADANTZA ETA MEZA egingo dira jaiei, kultura eta tradizioari keinu bat eginez.

Ezpatadantza eta meza ikusteko gonbidapenen zozketan parte hartzeko baldintzak

-          Izena emateko deitu Zelai Arizti kultur etxera, 943.72.35.10/943.72.91.54 (9: 00-14: 00), edo bidali mezu elektroniko bat kulturetxea@zumarraga.eus. Datu hauek eman beharko dira: izen-abizenak, NAN, telefonoa eta posta elektronikoa.

-          Zozketan izena ematen duen pertsonak Zumarragan erroldatuta egon behar da.

-          Izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 22tik 26ra 13: 00ak arte.

-          Plaza baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa bidez esleituko dira.

-          Irabazlea gonbidapenaren titularra izango da, eta ekitaldira joaten den pertsona bera izan beharko du.

-          Gonbidapena aurkezten dutenak bakarrik sartu ahal izango dira baselizara.

-          Derrigorrezkoa izango da maskararen erabilera eta eskuak gelaren garbitzea.

-          Gonbidapena daukatenentzat autobusa jarriko da.

-          Baselizara gonbidapena duten pertsonak soilik sartuko dira.

-          Gonbidapenean baselizan sartu ahal izateko ordua zein autobusa hartzeko ordua zehaztuko da. Inor ezingo da beste ordu batean sartu.

-          Baseliza barruan, kokapena, zozketa bidez zehaztuta egongo da, agindutako lekua betez.



 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz