Kultur etxeak astelehenean irekiko ditu ateak. Irekiera herritarrentzako berme osoz egingo da, COVID-19k eragindako segurtasun eta garbitasun neurri zehatzekin.
Oraingoz, eskainiko diren zerbitzuak honako hauek dira, araudiak gainerako zerbitzuen irekiera ahalbidetu bitarte.
Liburutegia
Hasierako fasean prozedimendua ondorengoa izango da:
Zerbitzua: maileguak eta itzulketak
Aurretiko hitzordua: telefonoa: 943 72 31 56 / whatsapp: 687 236 933 /
email: liburutegia@zumarraga.eus
- Ezingo da liburuak dauden gunera joan, eta, beraz, herritarrek telefonoz eskatu beharko dituzte liburuak (katalogoa kontsultatuta), bai hitzordua eskatzean edota hitzordua hartzean.
- 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute, eta ezin izango da kontsulta-gunera sartu.
-Ordutegia: 9:00-14:00
- Hemeroteka, fonoteka, bideoteka eta Interneterako sarbidea itxita egongo dira.
Erabilera anitzeko gelak
Bileretarako gela batzuk erabili ahal izango dira, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta gehienez 22 lagun.
Ordutegia: 9:00-14:00 eta 18:00-20:30.
Kultur elkarteak
Kultura-elkarteek une horretan indarrean dagoen higiene, osasun eta aforo araudiak zorrotz jarraituz erabili ahal izango dituzte euren lokalak, betiere kultura-zerbitzuari aldez aurretik jakinarazita. 943 729154 / kultura@zumarraga.eus
Zinea
Zelai Arizti zinemak irailera arte ez ditu ateak irekiko. Bonoa erosita dutenek abendura arte erabili ahal izango dute.