Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

KZ gunea.

 

 
KZgunean konpromezua dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Coronavirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.
 
Teknologiaren inguruko zalantzak hezkuntzaren arloan
KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten (Google Classroom, Google Drive, posta elektronikoa, bideokonferentzia bidezko eskolak...), horrela, zuen seme-alabei gaur egun EAEko ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.

Beste edozein arlotako zalantzak
Bideo-deia egin nahi duzu? Izapide administratiborik, banku-izapiderik edo Internet bidez erosi behar duzu? KZguneko hezitzaileek teknologia berriei buruzko zure kontsulta guztiei erantzungo diete, eten digitalari aurre egiteko. Ez zaitez atzean geratu, deitu edo idatzi eta lagunduko dizugu.

Bertaratu gabeko gure kanalak
KZguneak beharrezkoa ikusten du zure gaitasun teknologikora egokitzea. Horregatik, teknologia berriei buruzko gure laguntza-zerbitzua telefono bidezkoa edo posta elektronikoaren bidezkoa da.
 
 
Zentroak ireki arte eskuragarri dagoen zerbitzua, Covid-19k ezarritako murrizketak direla eta.
 
Bideorako esteka: https://youtu.be/bP5mRRKKPU4
 
Erantsitako fitxategiak:


 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz