Zelai Ariztiwww.zelaiarizti.eus

Erakusketak


KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:

Artista: SANDRA GARAYOA
Erakusketa: «Inventarium»
Herria: Zumarraga

Tokia: ZELAI ARIZTI Kultur Etxea
Inaugurazio eguna: 2021ko Azaroak 5 – 19:00etan
Erakusketaren iraupena: Azaroak 5tik 20ra
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:  09:30 – 13:30 / 15:00 – 21:00

Larunbatetan: 09:30 – 13:30

Azaroak 5ean Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean Sandra Garayoa ilustratzailearen “INVENTARIUM” izena duen erakusketa berria inauguratuko da.

«Inventarium», barruan aurkitutakoaren katalogoa.
Erakusketa honek, garrantzitsuak izan diren hainbat lan pertsonal jasotzen ditu. Nire konexioei erantzunak ematen dizkion analisi pertsonala da. Ibilbidea eta bilakaera behatzeko eta ordenatzeko modu grafiko bat, esploratzeke dauden leku berrietara bide desberdinak irekitzeko aukera ematen didana.

Sandra Garayoa (Donostia, 1993) diseinu grafikoan eta ilustrazioan graduatua da Bartzelonako Escola Massanan. Hainbat eremutan lan egin ondoren, azkenaldian narrazioaren alorrera bideratu da. Une honetan, Bang argitaletxearekin komiki proiektu batean murgilduta dago eta Berria egunkariko Mantangorri aldizkariarenhileroko kolaboratzailea da. 2020an etxepare album ilustratuen saria jaso zuen `lorerik Gorriena´ liburuarekin, eta bere lanak aipamenak jaso ditu Irudika (Gasteiz), Fillustra (Mexico)  eta Junceda sarietan (Bartzelona), besteak beste.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Erakusketa ikusgai egongo da Azaroak 20 arte.



 Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz